XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Palestinarrak alde egin beharrean gertatu ziren, beren ohitura eta bizimoduaren zapalkuntza ikusiz.

Egun Israel estatuko bizilagunetik 85% judeotarrak dira, besteak musulmanak, eta gutxi batzu kristauak eta drusiarrak.

Hebraiera eta arabiera dira hizkuntza ofizialak.

Ekonomia Petrolioa da hegomendebal Asiako ekonomian nagusi, nahiz eta zenbait herrialdek pittin bat ere ez izan.

SAUDI ARABIA, IRAN, IRAQ, KUWAIT, EMIRATO ARABEAR BATUAK, QATAR, OMAN eta BAHRAINek petrolioa dute eta honek emandakoarekin osatzen dute errenta nazionalaren 75%a.

LIBANO, JORDANIA, IPAR YEMEN, HEGO YEMEN eta TXIPRE dira petrolio erreserbarik ez dutenak, SIRIAK, TURKIAK eta ISRAELek txiki batzuk izanik.

Petrolioaren garrantzia 1978ko ekainaren amaieran munduko petrolio ekoizpena 22.273 milioi upelekoa zen (OPEPek dioenez upela batek 159 litro ditu bataz beste).

OPEP Petrolioa Esportatzen duten Herrialdeen erakundea da, eta bertako partaide dira hegomendebal Asiako herri ekoizle asko.

Eskualde honetan ekoizten da munduko produkzioaren 30-34%, SESBek eta USAk beste 35%, eta beste portzentaia munduko beste herrialde batzuek ekoizten dutelarik.

Iparramerikarrak bere produkzio osoa kontsumitu eta asko inportatu beharrean aurkitzen dira; SESBkoek beren produkzioaren 75% kontsumitu eta 25% herrialde sozialistei esportatzen diete.

Horrela bada, Japonia eta Mendebaleko botereak hestuki erlazionaturik daude Iran eta beste herrialde arabearren produkzioarekin beren ekonomiari eusteko.

Noski, iraniarrek eta arabearrek beren bezeroen alderantzizko interesak dituzte.

Iraniarrak bereziki, laister konturatu ziren beren erreserbak mugatuak zirela (1978ko ekoizte maila gordez 2010erako ttantta gabe geratuko lirateke).

Shah-k petrolioa herrialdea mendebaldatzeko nahi zuen.

Arabearrek Palestinaren arazoa eta Israelekiko gatazka planteiatu zuten.

1973tik aurrera petrolioa industrializatutako estatuen aurkako arma bihurtuko zen, hauek Israelen aurkako borrokan laguntzeko modua.

Zulapen plataforma / Birfindegia / Bituminosoak / Fuela / Diesela / Kerosenoa / Petrolioa

Goian: Petrolioa da Asiako hego mendebaldeko aberastasunik handiena, itsas edo kontinentar haztarnategietatik ateratzen delarik.

Erauzi ondoren bertako biltegietan uzten da, containers deritzanak iritsi arte, hauetan eramango bait dute bere xede diren tokietaraino.

Horietatik birfindegietara eramaten dute, non atalbanatzen bait da dorreetako destilaketa dela medio.

Bertan landu gabeko petrolioa lurrun eta tenperatura gogorrekin meneratzen da, dorreetara igoz gero.

Petrolio mota desberdinak sestra desberdinetan kondentsatzen dira, ondoren oleoduktoen bidez eramaten dituzte kanpora eta beste tratamendu industrial batzuetara meneratu.

Diagramak petrolio mota desberdinak agertzen ditu.

Gas arina goikaldean gelditzen da; produktu astun bituminosoak behekaldean gelditzen dira.

Behean: Gainezko gasen erreketak kolorea ematen die basamortuko haztarnategiei.